Arrobitxuloko harrobia egonkortzeko obrek aurrera jarraitzen dute eta gaur hasiko da azken fasea. Hain zuzen, tximiniaren atzealdean geratzen den mendi zatia kenduko dute. Orain arte, aurrelanak egin dituzte.
Mendia kentzeko lanak konplexuak direnez eta harriak erortzeko arriskua dagoenez, Udalak zenbait trafiko aldaketa eta kale mozketa egingo ditu auzoan. Eragozpen horien inguruan eta proiektuaren nondik norakoen inguruan azalpenak eman zituzten astelehenean.
Hainbat aldaketa
Gaurtik hasita, irailaren 19ra arte honako trafiko eta kale mozketak egingo dira, Arrobitxulon: Errepidea erabat itxita egongo da eta auzoko sarrera irteerak industrialdetik egin beharko dira, TDNtik. Espaloiei dagokienean, harrobiaren aldekoa erabat itxita egongo da eta etxearen aldekoa, egunez itxita, eta gauez irekita, hondakinak zintzilikarioetan utzi ahal izateko (18:00-08:00). Garajeen kasuan, berriz, Arrobitxulo bidea 7 eta 9koak egunez itxita egongo dira eta gauez irekita (18:00-08:00). Gainontzeko garajeak beti irekita egongo dira.
Irailaren 19tik aurrera lanek aurrera jarraituko dute, baina trafikoa eta auzoa normaltasunera itzultzea espero dute.
Udalak lan hauen garrantzia azpimarratu du: «Lan hauek borobilduko dute Arrobitxuloko harrobiaren eremuaren berreskuratze eta berrantolaketa, azken urteetan inork heldu ez duen gaia». Eta bizilagunei aurrez barkamena eskatu nahi die sortu daitezkeen eragozpenengatik. y