Segiko kide izatea leporatuta, Euskal Herriko 28 gazteren aurkako epaiketa hasiko da irailaren 22an, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Gazte horien artean dago Julen Zuaznabar astigartarra eta ostiral honetan, hainbat ekimen antolatu dituzte Astigarragan, ostiral laranjaren barruan. Auzipetuen herri eta auzoetan antolatu dituzte ekimenak asteburuan zehar, epaiketa politikoen aurka eta eskubide zibil eta politikoen alde.
Bestalde, igandean, Herritarron adierazpena izeneko ekitaldi nazioanala deitu dute Gernikan (12:00) Libre ekimenak eta Eleak mugimenduak.
Fernandezek ere, epaiketa
Irailaren 24an berriz, Breogan Fernandezen aurkako epaiketa izango da, Bilbon. Urtza Alkortaren atxiloketa saihesteko, herri harresian hartu zuen parte eta fiskaltzak bi urteko espetxe zigorra eskatzen du autoritateari eraso izana leporatuta.
Ostiral laranja
“Margotu Astigarraga laranjaz”
17:00 J.B. plazan, herriari kolorea ematera!
19:00 J.B. plazan, herri harresi kalejira.
Argazki masiboa.
Ekitaldia.
20:30 Zipotzan, bokata goxoak.
Ondoren, bingoa.