Giro ona, parte hartze altua eta txapeldun ugari; horixe, Zikuñagako jaietako balorazioa.
Txapeldunak, ugari
Txapelketa asko jokatu dira, eta irabazleen berri eman dute.
Irrintzi lehiaketa Xemark Matosek irabazi du. Haurren futbito partiduko jokalari onenak izan dira Irune Cuadrado eta Iker Barriola. Tortilla egile onena, Yolanda Cortes. Esku pelotako irabazleak, Unax Uitzi eta Sergio Fernandez. Marrazki lehiaketan, Patricia Mugabure, Igone Fernandez eta Eneka Iribarren. Igel txapelketan, Jesus Blazquiz. Botean, Juan T. Eta tokan, Javi Rincon.
Errifak ostiralera arte gorde behar dira, ONCEko zenbaki sariduna izango baita errifa irabazlea.
Errifak gorde
Bestalde, jakinarazi dute zenbaki sariduneko errifa, 0632a, saldu gabe gelditu zela. Beraz, errifak gordetzeko eskatu dute; saria emango zaio ostiral honetako ONCEko zozketako zenbaki irabazleari.