Hondarribiara eskurtsioa egingo dute, irailean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 6a, 02:00

Badian zehar, itsasontzian ibiliko dira eta ondoren, bazkaltzera joango dira. Irteera, irailaren 27an izango da. Apuntatzeko: 15, 16 eta 17.

Galtzaur jubilatuen elkarteak eskurtsio bat antolatu du irailean. Hondarribiara joango dira eta itsasontziz badia zeharkatuko dute. Ordubete inguruko buelta izango da eta ondoren, bazkaltzeko ordura arte, herrian zehar ibiliko dira. Bazkaria 14:00etan izango da, Hondarribiako Batzokia jatetxean.
Goizeko 09:30ak aldera abiatuko dira Astigarragatik.

30 pertsona, gutxienez
Elkartetik azaldu dutenez, irteera egiteko, gutxienez 30 pertsonak eman beharko dute izena. Prezioak: 26 euro bazkideek eta 30 euro bazkide ez direnek.
Izena emateko egunak: irailaren 15, 16 eta 17, bulegoko ordutegian.

Menu ederra
Bazkaltzeko, menu ederra izango da: arroza marinel erara eta bigarrena aukeran (txerri iberikoaren karrillerak, arraina, albondigak edo ahate ukondoa). Baita postrea eta kafea ere.

Iratxera eskurtsioa, urrian
Urrirako beste irteera bat ere antolatu dute. Iratxera joango dira (Nafarroa). Urtero Gernikara joan ohi dira, baina aurten aldatzea erabaki dute  «iaz jende gutxi apuntatu zelako eta oso errepikakorra zela esan izan delako», azaldu dute.
Urriaren 25ean izango da eta goizeko 08:30etan abiatuko dira Astigarragako farmaziaren aurre­tik. 10:30ak aldera iritsi eta hamaiketakoa egingo dute, txistorra ogitartekoa, salda eta bertako ardoarekin. Ondoren, Luzai­de­ko (Valcarlos) bodegak bi­sitatuko dituzte. Bazkaria 14:15e­tan izango da Aiegiko Kirol jatetxean. Primerako menua izango dute zain. Bazkalostean, bingoa eta dantzaldia izango dira.
Izena emateko, irailaren 29 eta 30a izango dira egunak, 10:00etatik 12:30etara. Prezio­ak: 35 euro bazkideentzat eta 40 euro bazkide ez direnentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!