Lehenengo entrenamendua gaur, eta izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 9a, 02:00

Txikienen entrenamenduak gaur hasiko dira CD Hernaniko Atletismo taldean. 7 eta 11 urte bitarteko haurren entrenamenduak astearte eta ostegunetan izango dira, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. 12 urtetik gorakoentzako, berriz, astelehenetik ostegunera, 19:00etatik 20:30etara. Hauek dagoeneko hasi dira aurredenboraldiarekin. Hala ere, atletismoa porbatu nahi duen edonork aukera du oraindik izena emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!