Brillo bereziko bertsoak, Lasartek

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 9a, 02:00

Ane Labaka lasartearrak irabazi zuen ostiralean Lizardi Sarietako finala, baina Arnaitz Lasarte hernaniarrak jaso zuen bertso onenaren saria.

Zarauzko Bertso Eskolak 18garren aldiz antolatu du aurten Lizardi Saria, eta bertan, Arnaitz Lasarte hernaniarrak bigarren egin zuen, ostiraleko finalean. Irabazlea Ane Labaka izan zen, baina bertso onenaren saria Lasartek jaso zuen.

Ibilbide brillantea, Lasartek
Final haundiaren aurretik bi kanporaketa jokatu dira 16 bertsolariren artean, eta La­sar­tek ibilbide brillantea egin du finaleraino, finalaurrenak irabazita.
Ostiraleko finalean ez zuen irabaztea lortu, Ane Labakak ere oso lan txukuna egin bai­tzuen. Baina argi gelditu zen Arnaitz Lasartek baduela ber­tsotarako abilezia, bertso onenaren saria lortu bai­tzuen.

Hernaniko Bertso Eskolaren dirdira
Bigarren urtez argi gelditu da Hernaniko Eskolan bertsolari fin askoak ibiltzen direla. Izan ere, Arnaitz Lasartek bigarren egin du aurtengo Lizardi sarietan, eta aldi berean, ber­tso onenaren saria irabazi du.
Baina ez da Hernaniko ordezkaritza Zarautzera eraman duen bakarra; lehengo urtean, Lasarteren bertsotako kidea, Asier Azpiroz, izan zen irabazlea; Hernaniko Bertso Eskolakoa, baita ere. Datorren urtean ere seguru ez dela hernaniarrik faltako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!