Haur eta maisu-maistrak hasi dira lanean!

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 9a, 02:00

Atzo hasi zuten ikasturtea Hernaniko haur eta gazte gehienek. Aurten, ia 3.000 dira herrian bertan matrikulatutako ikasleak, haur hezkuntzan hasi eta batxilergo edo zikloetara bitarte.

Ikasturte berriari atzo eman zioten hasiera Hernanin haur eta gaztetxoek. Gehien­txu­enak pereza­re­kin, baina kideak ikus­teko go­goz itzuli ziren klase­etara.
Ikastetxe bakoitz­a­ren ara­be­ra egutegia zertxo­bait alda­tzen bada ere, hil ho­ne­tan ze­har, oroko­rrean, goizetan ba­karrik izango dituzte klaseak.


3.000 ikasle
Guztira, ia 3.000 ikasle ma­trikulatu dira Hernanin, zero eta 18 urte bitartekoak.
Hain zuzen, zero eta bi urte arteko 104 umek hasi dute ikasturtea. Haur hezkuntzan, berriz, 754 ume hasi dira; le­henengo hezkuntzan, 1.117; bi­ga­rren hezkuntzan, 639; eta ba­txilergoa edo erdi nahiz goi mailako zikloak ikasten, 379.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!