Podiuma, datorren denboraldiko helburua

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 9a, 02:00

Gutxi falta izan du Iker Lujanbiok Estatuko Autokross Txapelketako podiumera igotzeko, baina azkenean, bosgarren postuarekin konformatu behar izan du. Hala ere, denboraldi bikaina egin du.

Asteburuan Miranda de Ebro­ko Antonio Vadillo zirkui­tuan izan da Iker Lujanbio her­na­niarra, carcross kateg­o­rian parte hartzen.
Irabazteko aukerak bazi­tuen, denboraldi bikaina egin baitu, baina azkenean, sail­kapen nagusian bosgarren egin du. Marc Battle kata­luniarra izan zen irabazlea, 89 punturekin.

Finalera, 6garren denbora onenarekin
Zirkuitua larunbatean ireki zen. Bertan jokatu zen lehe­nen­go manga, eta herna­nia­rrak laugarren denbora onena egin zuen, 45 pilotoren artean. Bigarren mangan, berriz, bi­ga­rren postua lortu zuen. Ho­rrela, bi emaitzak batuta, sei­garren denbora onenarekin sartu zen finalean.
Igandean jokatu zen finala, eta seigarren egin zuen Lu­janbiok. Beraz, Estatuko Auto­kross Txapelketa sailkapen nagusian bosgarren postuari eustea lortu du, denboraldiari bukaera ederra emanez.

Denboraldi berria, martxoan
Asteburukoa izan da denbo­ral­diko azken lasterketa. Aldaketarik ez badago, behintzat, martxoan hasiko da denboraldi berria, Alcañi­-ze­ko Motorland zirkuituan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!