Juxtu-juxtu bukatu zuen proba Urbietak

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 3a, 02:00

Astigartarrak Burgoseko raidean hartu zuen parte larunbatean. Minutu baten faltan bukatu zuten proba berak eta bere kideak.

Burgoseko Huerta de Rey herrian izan zen larunbatean Alex Urbieta astigartarra, bertako abentura eta orien­tazio raidean parte hartzen. Burgoseko lagun batekin osatu zuen bikotea eta juxtu-juxtu bukatu zuten proba, minutu baten faltan, hain zuzen. «6 orduko proba zen eta 5:59an bukatu genuen. Proban zehar, bi pintxazo izan genituen eta azkenekoan ez genuen izan aldatzeko denbo­rarik ere, gurpil hutsa­re­kin iritsi nintzen helmuga­ra. Eskaladako proba ere utzi egin genuen», kontatu dio Kronikari Urbietak.
Raidetan, kirol desberdi­nak egin behar izaten dituzte parte hartzaileek eta proban zehar banatuta dauden balizak bildu: ahalik eta gehien, denbora gutxienean. Oraingo honetan, 2 km egin behar izan zituzten korrika, 40 km bizikletan, eta ondoren, proba bereziak: trontza, kayak, eskalada...
Denera, 20-25 bat baliza lortu zituzten, eta beraien helburua lortu zutela azaldu du Urbietak: «Lagunartean, ondo pasatzera joaten gara gu eta oso egun pasa ederra egin genuen». Laugarren raida zuen astigartarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!