«Zeuk aukeratu euskera nola ikasi»

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 8a, 02:00

AEKn zabalik dute ikasturte berriko matrikulazio garaia. Euskera ikasteko aukera zabala dute, bakoitzaren behar eta ordutegietara egokitua. Udalak diruz laguntzen du, matrikularen %85a arte.

asko dira helburu berriak ikasturteka jartzen dituz­tenak, eta horietako bat izan daiteke, euskera ikasten has­tea. AEK euskaltegian zabalik dituzte ateak, ikasi, praktikatu edo tituluren bat atera nahi duten herritarrentzat. Ga­rran­tzia haundia ematen diote ba­koitzak bere beharretara ego­kitutako klaseak jasotzea eta hori da aukera hain zabala iza­tearen arrazoietako bat.

Behar adina aukera
Hasteko, ikasleak aukeratu dezake astean zehar zenbat klase jaso nahi dituen: 2, 3 edo 4. Eguneko zein momentutan jaso nahi diren ere, ikasleak erabakitzen du: goizean, eguer­dian, arratsaldean edo ilun­tzean. Maila guztiak lan­tzen dituzte: 0, 1, 2 eta 3. Auto­ikaskuntza nahi duenak AEKn badu aukera: tutoretza eta programazio pertsonalizatuak uztartzen ditu, metodo honek. Talde pertsonalizatuak so­r­tze­ko aukera ere badago: euskera ikasten hasteko, dakizuna ho­be­tzeko, testuak egoki idaz­teko, azterketak prestatzeko, zalantza gramatikoak argi­tze­ko, erabilera okerrak zuzen­tzeko edo alfabetatzeko. Meto­do hau aukeratzen dutenek ere, jarraipen pertsonalizatua dute, tutoretza bidez.  
Zilegi Eskolak ere ematen dituzte AEK euskaltegian. Gai ezberdinak landuz, euskera ikasi eta praktikatzeko modu entretenigarria da, azken aukera hau. Eta mintzalagun edo hitzkide metodoa ere es­kaintzen dute, euskera prak­tikatu ahal izateko.


Matrikulazioa egiteko garaia, orain
Ikasturte berrian euskera AEK euskaltegian ikasi nahi du­tenek orain dute matrikula egiteko garaia. Hiru modu dituzte: AEKk Larramendi 11n duen lokaletik pasa, hernani@aek.com helbidera idatzi edo 607 592 864 tele­fo­no­ra deitu.
AEKn matrikula egin eta klaseetara joaten diren he­rritarrek dirulaguntza es­katu dezakete Udalean; %85a ar­teko laguntza ematen du. y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!