Sagardo txapelketan izen ematea, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 8a, 02:00

31garren aldiz, Sagardo Txapelketa antolatu dute Txantxangorri elkartean. Hilaren 19an egingo dute, eta bazkideek gaurtik aurrera eman dezakete izena. Gainontzekoek hilaren 13tik aurrera izango dute aukera. Izena emateko bulegotik pasa behar da, iluntzeko 19:00etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!