Karabelek jaso du erreleboa!

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 8a, 02:00

Bazkalorduan bukatu ziren festak atzo, Latsunbeberri-Marielutsen. Zikuñagan azken traka eta guzti izan zuten, jaiak agurtzeko.

datorren urtera arte agurtu di­tuzte festak Zikuñaga eta Latsunbeberri-Marielutseko auzotarrek. Sagardo dastaketa eta tortilla lehiaketak markatu zuten goiza, Latsunbeberri-Ma­rielutsen. Atzo Manurena izan zen tortilla goxoena; eta bigarren eta hirugarren geratu ziren Mikel eta Unax. Zi­ku­ñagan denetatik izan zen festetako azken egunean: txapelketak, ume jokoak, musika... bai­na bada zerbait, Ziku­ña­gako jaiak berezi egiten dituena: suziriak. Azken traka ikustekoa izan zen! Auzoetako festak hilaren azkenean izango dute segida. Karabelek jaso du erreleboa!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!