AURREDENBORALDIAN murgilduta, etxean jokatu dute Hernaniko bi talde nagusiek. Emakumeen taldeak estreinekoz jokatu zuen, Pauko RC Lons taldearen kontra. Bigarren partidua zuten gizonezkoek Ziburuko Boucau-Tarnos Staderen kontra. Sentsazio ona transmitutu arren, galdu egin zuten 7-33.
Liga,, igandean
Ohorezko Mailako taldeak igandean emango dio hasiera denboraldi berriari. Santboiana talde katalana hartuko dute Landaren, igandean, eguerdiko 12:00etan.