Bizipoza dosia jaso zuten atzo, hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 8a

Leporaino bete zen Atsegindegi, eta ume eta ez hain umeek gozatu zuten hiru pailazoen ikuskizunaz.

barrez, abesten, dantzan... ederki pasa zuten atzo Atse­gindegira gerturatu ziren he­rritarrek. Bizipoza hartu eta ema­tea zen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen helburua, eta so­bera lortu zuten. Txiki ge­ratu zen atzo Atsegindegi,  eta denek gozatu zuten ema­naldiaz, umeek eta ez hain umeek.

Hasiera, festa giroan
Musika Eskolak gonbidatuta etorri ziren atzo hiru pai­la­zoak. Azken sei urteetako ohi­turari eutsi, eta ikasturte ha­sierako festa izan zen atzokoa. Musika Eskolako akordeoi taldea izan da protagonista, aurtengo edizioan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!