Arerio ezagunak gaur finalean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 6a, 02:00

Urriza da faboritoa hirugarren aldiz Buruz Burukoa irabazteko. San Miguelek, ordea, zaildu egingo dio lana, bereziki, sakeetan.

Ostegunean aukeratu zituzten pelotak gaur Buruz Buruzko finala jokatuko duten bi erremontistek: Urrizak eta San Miguelek.
Lehenengoa da faboritoa, aurreko bi urteetan ere irabazi egin baitu txapela. San Miguel ere, ordea, finalera iritsi zen lehengo urtean, eta aurten ez dio lana batere erraztuko orain arteko txapeldunari.
Gaur jokatuko da finaleko partidua Galarretan; bigarren partidua izango da 16:00etatik aurrera jokatuko diren lauen artean.

Sakean min egitea helburu
Pelota aukeratzea gehiago kos­ta zitzaion Urrizari. Azke­nean, lehorrak aukeratu zituen.
San Miguelek, berriz, denbora gutxiago behar izan zuen. «Pelota biziagoak hartu ditut, sa­kean min emateko, eta peloteoa sahiestu ahal izateko».
Urrizaren estrategia beste bat izango da: «tantoak eta par­tidua luzatu». Era berean, bularreko lesio txiki hori guztiz gainditu duela dio, eta in­dartsu dagoela. San Miguel ere guztiz sendatuta dago, bronkitis bat izan ondoren, eta lasai, presiorik gabe sentitzen da.

Beste hiru partidu, egun berean
Finalaz gain, beste hiru partidu jokatuko dira gaur. Aurretik: Juanenea-Larrañaga/Matxin VI-Zubiri. Eta ondoren: Zeberio II-Ion/Uterga-Endika, eta Segu­rola-Agirrezabala/Ezkurra II-Aizpuru III.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!