Sagardo txapelketan, izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 7a, 02:00

Tradizioa bihurtu den Sagardo Txapelketa hilaren 19an egingo dute Txantxangorri elkartean. 31garren edizioa izango da aurtengoa, eta parte hartu nahi duten bazkideek bihartik hilaren 12ra arte eman dezakete izena. Bazkide ez direnek berriz, hilaren 13tik aurrera izango dute aukera. Izena emateko elkarteko bulegotik pasa behar da, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!