Azalpenak emango dituzte obren inguruan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 6a, 02:00

Behekaldeko auzunean egingo dira obrak. Orain­goan, 17, 18, 19 eta 20 atarien inguruan. Irailaren 13an emango dituzte azalpenak.

Ereñotzuko Auzo Udalak proiektua prestatu du Ereño­tzuko behekaldeko auzunean ur zikinak Urumeako kolektorera bildu eta urbanizazio lanak burutzeko.
Oraingoan, 17, 18, 19 eta 20 atarien inguruan egingo dira lanak eta aurten bertan bukatu nahi dituzte. Gainerako guztia, 2garren fase batean egingo li­tzateke, 2015 urtean zehar.
Proiektuaren nondik nora­koak ezagutu ditzaten, atari horietako auzotarrei dei egiten die Auzo Udalak, irailaren 13an Auzo Udaleko beheko aretora gerturatu daitezen. Bertan, proiektua ikusgai egongo da 11:00etatik 12:30ak bitartean. Auzo Udaleko kideak ere hor izango dira behar diren azalpenak emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!