San Miguel ligaz gain, Kontxako Bandera izaten da arraunlarientzat urteko zita inportanteena. Ostegunean jokatu zen sailkapen tanda, eta hiru hernaniarrek lortu zuten aurrera egitea. Gizonezkoen lehian bi hernaniar aterako dira: Ivan Lopez San Juanen traineruarekin, eta Arkaitz Goñi Oriorekin. Emakumezkoetan, Amaia Zuaznabar aterako da Oriorekin.
Emakumeak, lehendabizi
Emakumeen estropada inoiz baino berdinduagoa espero da. Hibaika, San Juan, Zumaia eta Oriok hartuko dute parte, goizeko 11:00etan hasita.
Gipuzkoarrak, bigarren txandan
Gizonezkoen estropada 12:00etan hasita jokatuko da, bi txandatan. Aurreneko tandan ontzi bizkaitarrak lehiatuko dira: Urdaibai, Kaiku, Cabo da Cruz eta Portugalete. Gipuzkoarrak berriz, bigarren txandan ariko dira: Orio, Hondarribia, San Juan eta Donostiarra. San Miguel Ligan Hondarribia dijoa lider, eta atzetik du Orio. Kontxako badian ordea, edozer gerta liteke!