Hernaniko Gure Esku Dago taldeak autobusa antolatu du hilaren 11n Bartzelonan egingo den Diadara joateko. Interesa duenak bihar arte du izena emateko aukera. Joan-etorria egun berean egingo dute, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, autobusa ateratzeko komenigarria da betetzea. Izena emateko: 688 665 045 telefonora deituta edo hernanigureskudago@gmail.com.