Goizuetako Iskibi kanpinean hainbat ekintza antolatu ohi dituzte urtean zehar. Eta gaur, aurreneko aldiz, garagardo festa eginen dute. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, honako menu berezia izanen da: kodilloa, saltxitxak, patata purea, eta noski, garagardo mota ezberdinak. Afariko tiketak atzora arte izan ziren salgai, baina tiketik ez dutenek ere izanen dute aukera garagardo festaz gozatzeko. Menu desberdina izanen dela azaldu dute. Akanpada doan izanen da.
Informazio gehiagorako, deitu: 948 514 277.
Euskal jaia ere bai
Irailaren 21ean, berriz, urteroko zita izanen da euskal jaiarekin. Betiko talo jatea eta toka txapelketa eginen dituzte eta giroa alaitzen "Bonatxo" ibiliko da, bere soinu eta txisteekin. Jai honetarako ere, tiketak Iskibin eta Amaia kafetegian izanen dira.