Ikasturte berria hasteko gogoz dira Kantuz abesbatzako kideak. Jakinarazi dutenez, bihar dute aurreneko entsaioa, Milagrosan, 19:15etatik 20:30etara. Handik aurrera, astelehen eta asteazkenetan entsaiatuko dute. Abesbatzako kide izan nahi duten herritar guztiei egin diete bertara azaltzeko gonbitea.