Oraindik bada aukera Hernanin, festa giroan murgiltzeko.
Zikuñaga auzoko jaiak indar gehiagorekin datoz gaur. Goizean patroiaren omenezko meza antolatu dute eskoletan. Ondoren, auzoko txikienak izango dira protagonista: marrazki lehiaketa, puzgarriak, esku pelotako finalak, apar festa eta puzgarriak dituzte, festak ondo bukatzeko. Helduentzako toka, bote eta igel jokoak izango da bazkalostean. Eta festak bukatzeko, gustu guztietarako bi ekitaldi antolatu dituzte: merienda, txokolate jatea eta dantzaldia. Festak zezensuzkoaren txinpartapean agurtuko dituzte, aurten.
Jana eta edana, Latsunbeberri-Marielutsen
Eguerdiko 14:00ak arte izango da festa, Latsunbeberri-Marielutsen. 11:00etatik aurrera jana eta edana izango da ardatza: patata tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa antolatu dituzte, trikitixa doinuek lagunduta. Iturritxo Elkarteko pelota finalak ere, gaur jokatuko dira.
Beste bi festa, laister
Udazkenean bukatuko dira auzoetako festak, Hernanin. Hilaren 27an Karabelgo Eguna ospatuko dute, eta urriaren 25ean, Txantxilla auzokoa.
ZIKUÑAGA
10:00 Zikuñagako Amaren omenezko meza (eskoletan).
11:00-12:30 Haurren marrazki lehiaketa.
11:00-13:00 Puzgarriak.
13:00 Haurren esku pelota finalak.
15:00 Apar festa.
16:00-18:00 Puzgarriak.
17:00 Helduen toka, bote eta igel txapelketak.
19:30 Merienda eta txokolatada.
20:00 Dantzaldia DJ Ramonekin.
21:30 Zezensuzkoa, eta azken traka.
LATSUNBEBERRI-MARIELUTS
11:00-12:00 Patata tortilla lehiaketa (entrega pistako txosnan).
Sariak:
-2 afari latsunbe tabernan.
-2 afari Tranbia tabernan.
-2 afari Ilargi tabernan.
11:00 II. Iturritxo Elkartea pelota txapelketako finalak.
11:00-13:00 Gozogintza tailerra, Iturritxo elkartean (8 urtetik gorako haurrentzat). Izenematea zabalik, Auzo Elkarteko buzoian parte hartzailearen datuak utziz.
12:00-12:30 Txapelketara aurkeztu diren tortillen epaiketa eta sari banaketa.
12:00-13:00 Trikitixa.
12:30-13:30 Sagardo dastaketa pistan: Altzueta, Artola, Rufino, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Otsuenea, Gurutzeta, Laburu eta Zelaia.
14:00 Festa bukaerako kohetea.