Hirigintza Batzordea bilduko da bihar, 18:30etan, Udaleko bilera gelan. Zazpi puntu aztertuko dituzte, horien artean, Mugikortasunarekin lotura duen bat. Aztergai izango dute Txillida pasealekua bi norabidera pasatzea, Latsunbe auzoan norabide aldaketa egitea eta bidegorria jartzea, eta autobusa Antziola auzora iristea.