ETB Nafarroan ikustearen aldeko mozioa

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 6a

Plenoa izan zen ostegunean Aranon. Bertan, besteak beste, mozio bat onartu zuten, ETB Nafarroan ikustearen aldekoa. Mozio honen bidez, Udalak eskatzen dio Nafarroako Gobernuari LTD bidez ETB Nafarroa guztian ikusteko bide berriak lantzea eta ETB lehenbailehen ikusteko behin behineko formulak onartzea. Esaterako, egungo ETBren sare analogikoa digitalizatzea. Mozioa bidaliko zaie Nafarroako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta ETBko buruei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!