Erremonte jaialdia izanen da gaur Galarretan eta lehenengo partiduan jokatuko du Aritz Zubirik, 16:00etatik aurrera. Matxin VIa izanen du lagun eta Juanenea-Larrañaga aurkari. Gaurko jaialdian gainera, Buruz Buruko Kutxa Torneoko finala jokatuko dute Urrizak eta San Miguelek. Bestalde, Zubirik irabazi egin zuen osteguneko partidua Otaegirekin. 35-24 nagusitu zitzaizkien Juanenea eta Labakari.