Lagunarteko partidua gaur, preferenteek

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 6a, 02:00

Mundarroko erregional preferenteak lagunarteko partidua jokatuko du gaur, aurredenboraldiaren barruan. Touring taldearen aurka jokatuko dute Zarkumendegin, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Lagunarteko beste partidu bat ere jokatuko dute datorren larunbatean, Hondarribian. Liga, hilaren 20an hasiko dute. Kadeteek, berriz, bihar jokatuko dute, etxean. 1go mailako kadeteek 10:00etan jokatuko dute eta ohorezko kadeteek 12:00etan. Antiguoko izango dute aurkari. Lagunartekoak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!