Euskara ikasleentzat, diru laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 6a

Eskaerak aurkezteko azken eguna: irailak 15.

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak diru laguntzak emanen dizkie euskalduntzen edo alfabeta­tzen ari diren herritarrei. Diruz lagunduko dira 2013ko irailaren 1etik 2014ko abuztuaren 31ra arte egindako ikastaroen matrikulak. Diru laguntzaren zenbatekoa gastuaren %50ekoa izanen da gehienez ere. Kilometrajea, egoitza eta otordu gastuak ez dira diruz lagunduko. Horrez gain, diru laguntzaren onuradunek ezin izanen dute 652 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso deialdi bakoitzeko.
Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 15era arte. Dokumentazioa aurkez­teko, Mankomunita­teko erregistrora, udaletxera edo Euskara zerbitzura jo behar da. Informazio gehiago: 948 510 816.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!