Kiroldegian hainbat ikastaro antolatu dituzte ikasturte honetarako eta izen ematea zabalik dago. Helduen ikastaroak astelehenean hasiko dira eta lehenbailehen eman behar da izena. Haur eta gazteen ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira eta irailaren 12ra arte dago izena emateko aukera. Izen-ematea Kiroldegiko harreran egin behar da. Informazio gehiagorako: 943 333 676 edo kiroldegia@astigarraga.net.