San Miguelek bete du ametsa, jantzi du buruz buruko txapela

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 7a

Sakearekin agintzera atera zen San Miguel, eta hasieratik lortu zuen helburua. Buruz buruko hirugarren finala zuen Doneztebekoak, eta irabaztea «ikaragarria» izan dela aitortu zuen.

eskuartetik ihes egin dio Buruz Buruko txapelak, behin baino gehiagotan Julen San Migueli. Atzo ordea, ametsa egi bihurtu zuen. Javier Urri­za­ren kontra jokatu zuen fi­nal haundia, eta 19-30 na­gusitu zen. «Hiruga­rren­goan lortu dut. Urteetan borrokatu dut, eta iritsi da eguna» zioen Do­neztebekoak, partidua bu­ka­tzean. Forma onean dagoela era­kutsi zuen, joko as­korekin. Sa­kearekin agintzera atera zen San Miguel, eta be­rehala jar­ri zen 0-3 aurretik. Kon­fian­­tza hartu, eta berak era­man zuen partiduaren kar­ga, 8-21 eta 14-27 jarri zen aurretik. Urriza saiatu zen azken txan­pan, baina saiakeran geratu zen. San Mi­guel da, txapeldun berria!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!