Olak auzo elkarteak bi ikastaro antolatu ditu ikasturte honetarako. Aerobik: astelehen eta asteazkenetan (17:45-18:45) Txirrita ikastetxeko gimnasioan (irailaren 29an, astelehena, hasiera). Yoga: astearte eta ostegunetan (17:30-18:50) Auzo-etxeko ganbaran (urriaren 2an, osteguna, hasiera). Bi ikastaroak aurrera eramateko, gutxienez 6 pertsonak eman beharko dute izena. Izena emateko azken eguna, irailaren 19a da. Telefonoz: 943 551000, astelehenetan, 08:00-11:30 eta 18:00-20:00; eta asteartetik ostiralera, 08:00-14:00. Edo Auzo-etxean: astelehenetan, 08:00-11:30 eta 18:00-20:00; eta asteartetik ostiralera, 08:00-14:00.