«Lana asko erraztu digute auzotarrek»

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 6a, 02:00

Irrintzi tabernan lanean urtebete egin zuten ekainean Izaskun Retegik eta Iñigo Monrealek, eta beste urtebete gelditzen zaie oraindik. Oso gustora daudela aitortu dute.

2013ko ekainean hasi ziren Iñi­go Monreal eta Izaskun Retegi Ereñotzuko Irrintzi tabernan la­nean. «Lehiaketa publiko batekin traspasatzen da negozioa. Aurreko jabeek utzi eta bi astez egon zen taberna itxita, lehiaketa egin bitartean. Guk lortu genuen lizen­tzia, bi urterako. Egia esan, oso gustora gaude, eta datorren urtean lizentzia berri­tzen saiatuko gara, ahal bada», azaldu du Retegik.

Erantzuna, mundiala
Gustora egotearen arrazoietako bat ereñotzuarrak dira. «Ta­berna erreferentzia gune bi­hurtu da Ereñotzun. Esaten dute bilgune bihurtu dela, jendearekin topo egiteko tokia. Eta horrek bixitasuna ematen dio auzoari eta tabernari».
Elkartzeko gune bakarrik ez;  trukerako txoko ere bihurtu da taberna. Izan ere, auzoaren erdigunean kokatua egonda, denen eskura dago, eta askok aprobe­txatzen dute, baita ere, enkarguak uzteko: norbaitek utzitako tresnaren bat lagunari bueltatzeko, hi­tzordua atzeratu behar izan delako oharren bat utzi ahal izateko...
Bezeroen aldetik, denetik izaten dute Irrintzin: jende gaztea, heldua... Eta soziedadea edo gazte lokala ez dira konpetentzia, Irrintziko tabernarien ustez. «Inguruan bixitasuna sortzen laguntzen du horrek, eta ederra da hori. Gainera, auzoak oso oso ondo erantzun du. Lana asko erraztu digute: dena dago ondo, dena dago ona eta goxoa... Gozada bat da! Eta ez da pelota egiteagatik!».

«Lana gustatzen bazaizu, nabaritu egiten da barra atzean».

Klabea, norberaren
lana gustatzea

Lana aurrera ateratzeko, noski, lana egin behar izaten da. Retegi eta Monreal gustora as­ko ari­tzen dira: «lana gusta­tzen bazaizu, nabaritu egiten da barra atzean. Horrek ere giroa sortzen du. Gainera, taberna bakarra da han. Eta saiatzen gara tabernan baino gehiago, etxean bezala trata­tzen jendea».
Tokia ere paregabea da. Te­rra­zatxo polita du Irrintzi ta­ber­nak, eta errepidetik ere iku­si egiten da. Horrek jendea erakartzen duela uste du Retegik: «udaran beti nabari­tzen da jende mugimendu haundiagoa. Gainera, terraza daukagu, eta jendeak asko eskertzen du. Errekara bidean ikusten dute askok, eta bertan mugimendua ikusiz gero, jen­de gehiago etor­tzen da, giroak erakarrita. Hernanitik ere jen­de dezente etortzen da; asko, gazteak».

«Bilgune bihurtu dela esaten dute; jendearekin topo egiteko tokia».

Zumo naturalak, «gantxoak»
Giroa eta mugimendua sortzeko berrikuntzei ere garrantzia haundia eman diete Irrintzin.
«Udaran zumo edo batido naturalak egin ditugu, eta arrakasta izan dute. Gantxo bihurtu dira. Jende asko, gazteak gehienak, etorri da. Batez ere, gazte hernaniarrak. Ba­tzuk errekatik bueltan, eta beste batzuk, propio zumoek erakarrita».
Udazken eta negu partean ere asmoa dute eskaintza berritzeko, eta nolabait, jendea erakartzeko: «beti saiatzen gara berritzen. Beharrezkoa da taberna batean gauza berriak egitea, eta are gehiago, horrelako toki batean, normalean jende beretsua ibiltzen den taberna auzotar txiki batean».  

«Neguan mus txapelketa antolatzen dugu, eta etxeko pizzak ere jarri nahi ditugu; jendea mugitzeko gauzak egiten saiatzen gara».

Sukaldean, eskaintza zabala
Udara guztian martxan izan dute taberna, eta sukaldea irekita egoten da egun osoan ze­har, goizeko 10:00etatik gaueko 23:00ak arte. Denetik eskain­tzen dute: bokadilloak, entsaladak, sandwichak, han­bur­gesak, plater konbinatuak... He­mendik aurrera ere aukera bera izango da, baina osagaiak aldatuko dituzte: «Saiatzen ga­ra urtaro ba­koitzean karta al­datzen, jendea ez aspertzeko».
Bestalde, ordutegia ere zer­txobait moldatuko dute udazken-negu partean. Horrela, aza­ro erdialdetik aurrera, udaberri edo uda partera arte, itxi egingo dute taberna astelehenetan.
Hori bai. Giroa sortzeko ekintzekin segiko du­te: «negu­an mus txapelketa antolatzeko asmoa dugu, eta laster etxeko pizzak egin nahi ditugu. Afari te­matikoekin ere jarraituko dugu: alemana... Jendea mu­gitzeko gauzak egiten saia­tzen gara». Ereño­tzu­a­rren erreferentzia gune izaten jarraitzea da asmoa.

Sukaldea irekita:
l 10:00-23:00, egunero.
*Azaro erdialdetik aurrera,
astelehenetan itxita, udaberri-udara arte.

Eskaintzak:
- Bokadilloak, entsaladak, plater
konbinatuak, sandwhichak,
hanburgesak...
- Urtaro bakoitzean, karta
aldaketak.

Eskaintza bereziak eta berriak:
- Neguan: mus txapelketa.
- Etxeko pizzak.
- Afari tematikoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!