Datorren astean, hilaren 11n, Diada ospatuko dute Bartzelonan. Hernaniko Gure Esku Dago taldeak autobusa jarri du bertara joateko, 45 euroan. Joan etorria egun berean egingo dutela jakinarazi dute: autobusa goizeko 05:00etan aterako da eta 20:00etan itzuli. Apuntatu nahi duenak etzira arte du aukera. Bi modutara eman liteke izena: 688 665 045
telefonora deituta edo hernanigureskudago@gmail.com helbidera
idatzita. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, autobusa ateratzeko
komenigarria da betetzea.