Aurredenboraldia prestatzen ari dira dagoeneko senior mutilak eta Euskal bigarren mailako taldeak (Autonomikoa zenak) lagunarteko partidua jokatuko du gaur La Sallen, Atletico San Sebastianen aurka (18:00). Urrian hasiko dute liga. Probintzial lehenengo mailakoek irailaren 21ean ekingo diote ligari. Neskak, berriz, astelehenean hasiko dira entrenatzen. Euskal bigarren mailan ariko dira aurten, urrian hasita.