Kultur etxean ikastaro desberdinak egiteko aukera izango da ikasturte honetan ere. Denera, bederatzi ikastaro jarri dituzte aukeran: areto dantza, argazkigintza, joskintza (ebaki eta josi), joskintza (konponketa txikiak), tangoa, yoga, zura tailatzea, euskal dantzak eta pintura. Lehenengo zazpi ikastaroetarako izen ematea zabalik dago dagoeneko. Izena emateko edo informazio gehiagorako: 943 335 064 (kultur etxea). Ikastaro horiek urriaren 1ean hasiko dira.
Prezioak honakoak dira: hiruhileko ikastaroa 50 euro/bi orduko ikastaroa 158 euro/hiru orduko ikastaroa 237 euro. Astigarragaz kanpokoek %20 gehiago ordainduko dute eta Astigarragan erroldatutako erretiratu, langabe eta pentsiodunei %25eko beherapena egingo zaie. Ordainketak, urte osokoak badira, bi epetan egingo dira: urrian eta urtarrilean. Eta hiruhilekoak, bakarrean. Hizkuntza, gehiengoaren ezagutzaren arabera erabakiko da.
Euskal dantzak eta pintura, Astigar eta Astigarteren eskutik izango dira.
IKASTAROAK
Areto dantza (maila aurreratua): astelehena, 20:00-22:00.
Argazkigintza (hastapena): ostirala, 18:30-20:30.
Joskintza, ebaki eta josi: ostirala, 18:00-20:00.
Joskintza, konponketa txikiak (hiruhilekoa): osteguna, 17:00-19:00.
Tangoa (hiruhilekoa):
asteazkena, 17:30-19:30.
Yoga: asteartea, 09:30-12:30 edo osteguna, 19:00-21:00.
Zura tailatzea: asteazkena,
14:30-17:30 edo 17:30-20:30.
Euskal dantzak (hainbat maila, Astigar dantza taldearekin):
matrikulazioa irailaren 11 eta 12an, Astigarren, 19:00etan.
Prezioa: 75 euro; 140 euro bi senide; 200 euro 3 senide;
4. senidea doan.
Pintura eta marrazketa (hainbat maila, Astigarte elkartearen eskutik): larunbata, 09:00-11:00 edo 11:00-13:00 eta osteguna, 17:00-18:00 (10 urte bitarteko haurrentzat).
Matrikula: irailaren 20 eta 27an
kultur etxean.
Prezioa: 26 euro hilean eta
haurrek 15 euro.