Arrobitxuloko lanen inguruan, bilera etzi

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 6a, 02:00

Arrobitxuloko harrobia egonkor­tzeko lanak asteazkenean hasiko dira. Hori horrela, Udalak bilera egingo du astelehenean auzotarrekin, lanek izango duten eragina azaltzeko: trafiko mozketak... Bilera 19:00etan izango da Udalak Arrobitxulon duen lokalean. Arro­bitxuloko tximiniaren atze­an dagoen tontorraren zati bat kenduko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!