Aurten ere, Kizkia Taldeak Sagardo Txapelketa antolatu du Astigarragako Gure Izarra elkartean. Aurtengoa, 15garren edizioa izango da eta taldeko partaideek, beste behin probatuko dituzte Gipuzkoako 20 sagardotegi ezberdinetako sagardoak.
Hiru egunetan egingo dira sailkapenak eta asteazkenean izan zen aurreneko eguna. Gainerako biak, datozen bi asteazkenetan egingo dira. Finala, berriz, hilaren 24an izango da. Sei sagardok bakarrik lortuko dute finalerako txartela. Iaz, Aiako Izeta sagardotegiak irabazi zuen. Astigarragako Petritegi eta Lizeaga izan ziren hurrengo onenak.
Lumagorriko oilaskoa
Taldekideek iaz erabilitako pauso berberak jarraituko dituzte puntuaketan. Janarian, berriz, aldaketa bat izango da: legatza izango da urtero bezala, baina oilasko hegoak Lumagorrikoak izango dira.
Sagardotegiak
Astigarraga: Lizeaga, Petritegi, Alorrenea, Larrarte, Irigoien, Rezola eta Oiarbide.
Hernani: Itxasburu eta Otsuenea.
Aduna: Zabala.
Usurbil: Urdaira.
Oiartzun: Baleio eta Ordozelai.
Urnieta: Eula eta Elutxeta.
Andoain: Gaztañaga.
Ikaztegieta: Begiristain.
Aia: Izeta.
Igeldo: Kalonje.
Zerain: Oiharte.