Gitarra ikastaroa antolatu du aurten ere Kantuz elkarteak. Haur, gaztetxo eta helduei dago zuzendua, eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute. Matrikula egiteko garaia astelehenetik egongo da zabalik. Interesa duenak Udaleko Hezkuntza Sailean eman behar du izena. Informazio gehiagorako: 943 33 70 41.