Añarbeko presa bisitatu nahi duenak aukera ederra du orain. Izan ere, datorren asteazkenera bitartean bisita gidatuak antolatu dituzte. Bisitariek ezagutuko dituzte bertako sistemak, instalazioak, gailuak eta egiten diren maniobrak. Bisita debalde da, eta baita bertara joan-etorria egiteko jarri duten autobusa ere. Autobusak goizeko 10:15etan jasoko ditu bisitariak Hernanin, eta bi ordu eta erdiko ikustaldia egingo dute Añarben. Buelta eguerdiko 14:00ak aldera egingo dute. Izena emateko bi modu daude: 943 21 31 99 telefonora deitu edo oficinas@agasa.es helbidera idatzi.