Aurreneko entsaioa, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 6a, 02:00

Kantuz abesbatzako kideak ikasturte berria hasteko prest dira. Astelehenean hasiko dituzte entsaioak, eta hemendik aurrera, astelehen eta asteazkenetan izango dira. Hitzordua Milagrosan, 19:15etatik 20:30etara. Aurten gainera, 25 urte betetzen ditu abesbatzak, eta
kontzertu bereziren bat badute eskuartean. Beraz, herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!