Elkartasuna eta sukaldaritza, bat eginda

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 6a, 02:00

Zaporeak Proiektuak antolatuta, elkartasuna eta sukaldaritza uztartuko dituen festa antolatu dute hilaren 13an Intxaurrondon. Kilometroak egitasmoaren estilora, 1.400 metrotan lau gune jarriko dituzte, ekintza gastronomiko ezberdinekin. Helburua da dirua eta babesa lortzea. Zaporeak Proiektuak buelta eman nahi dio Wukrok eta orokorrean Tigray eskualdeak elikatzeko duen arazoari. Egingo diren ekintzen artean daude, Angel Olararen misioko eta Saint Mary eskolako sukaldeak hornitu eta hobetzea, eta Ostalaritza eta Gastronomia Eskola sortzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!