Osiñagako auzotarrek egun osoko plana egin dute biharko. Goizeko 08:30etan abiatuko dira Loiditik, eta Urbasan egingo dute hamaiketakoa. Ondoren, Lizarra bisitatuko dute, eta Aroko upeltegian bazkalduko dute. Arratsaldean Garesera gerturatuko dira. Eta handik, etxera buelta!