Pirritx, Porrotx eta Marimotots bizipoza banatuz, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 6a

Musika Eskolak ikasturte berriari hasiera emateko antolatu du emanaldia. Bihar, Atsegindegin, 18:00etan.

Pozik eta ahalik eta zo­rion­tsuen bizi behar dela diote Pirritx, Porrotx eta Marimoto­ts pailazo ospetsuek. Hortik, saio berriari Bizipoza izena jarri izana. Musika Eskolak gonbidatu ditu Hernanira, ikas­turte berriari hasiera em­atera. Ikuskizuna bihar arratsaldean da, 18:00etan, eta ondo pasa nahi duten he­rritar guztiak daude gonbi­da­tuta. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira Garin tabernan, 6,5 euroan.  Leoka­di­stin eta Ikusi Makusi jos­tail­u dendan bukatu dira.
Talde eta elkarte ezber­di­nekin egiten dute lana pai­lazoek, eta Musika Esko­la­rekin azken sei urteetan ari dira lanean. Aurkez­pe­nean esan zuten moduan: « Denok dugu zer eman eta zer jaso. Bizitza osoak izan behar du sare bat, jaso eta emateko, bizipoza lortzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!