Asko dira herritar batek izan ditzaken beharrak kurrikuluma edo ikasketak osatzen joateko. KZ Gunean badakite hori, eta aurten ere, urte osorako eskaintza zabala osatu dute. Gaika edo atalka banatu dituzte ikastaroak, eta orduka egin litezke. Zazpi dira atal horiek: Administrazioa, Google Apps, Oinarrizko Interneta, Irudia eta soinua, Sare sozialak, Software librea, eta Beste ezagutza batzuk.
Administrazioan, 20 ordu
Administrazioarekin lotura duten ikastaroak batuz gero, 20 ordu osatzen dute. Ikastaro hauen helburua da Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiarekin, Udalekin edo Administrazio Zentralarekin egin beharreko tramiteak internet bidez egiten ikastea. Lehen aipatu bezala, orduka banatzen dira atal honen barruan dauden ikastaroak. Batzuk, honakoak dira: Sinadura elektronikoa, EUSTATen web orria, eOsasun, Mugipuzkoa...
Google Apps, 12 ordu
Atal honetan, Googlek eskaintzen dituen zerbitzuak nola erabili erakutsi dute. Ikastaroak hauek dira, bi ordukoak guztiak: Gmail, Albiste eta alertak, Calendar, Maps eta Earth, Drive eta Itzultzailea.
Oinarrizko Interneta, 20 ordu
Interneten mundu zabala ezagutzen hasi nahi duenarentzat ikastaro aproposa da Oinarrizko Interneta. 20 ordutan erakutsi dute Internet munduan nola sartu, ordenagailu bat nola erabili, eta nabigatzeko behar diren ezagutzak eta posta elektronikoaren funtzioak zeintzuk diren.
Irudia eta soinua, 14 ordu
Irudi digitalak nola landu edo editatu erakustea da ikastaro honen nahia. 14 ordutan banatu dituzte saio edo klaseak. Eta bertan ikasiko dute, besteak beste: irudi digitalen tratamendua, eta Audacity, Draw, Kizoa eta WeVideo programak nola erabili.
Sare sozialak, 16 ordu
Azken urteetako iraultzetako bat izan da sare sozialen mundua. Facebook, Twitter, Youtube, Flickr, Linkedin, Wikipedia eta Blogger atalak zertarako diren eta nola erabili erakutsiko dute.
Software librea, 20 ordu
Geroz eta gehiago dira, Software libreen alde egiten duten herritarrak. KZ gunean erakutsi nahi dute zeintzuk diren hauen alde onak eta ez hain onak, eta nola erabili. 20 ordutan landuko dituzte Ubuntu eta Open Officen aukera ezberdinak. Zalantza eta aholkularitza saioak ere, egongo dira.
Beste bi aukera
Gai zehatz batekin loturik ez duten beste bi aukera ere eskainiko dituzte KZ Gunean.
Batetik, Adobe Acrobat Reader programa nola erabili. Bi ordutan PDF formatuko programak irakurri eta editatzeko programaren xehetasun guztiak azalduko dituzte.
Bestetik, komunikazioa posta elektroniko bidez nola landu erakutsiko dute: mezuak idatzi, fitxategiak erantsi, kontaktuak gehitu...
Izen ematea, zabalik
Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izen ematea. Euskeraz eta gaztelaniaz egin daitezke; eta ordutegia ere aukeratu liteke. Gehienez bost ikastarotan eman liteke izena.