Ekainetik festaz festa dabiltza herritarrak. Osiñagako jaiak dira abiapuntua, eta Txantxillakoak, helmuga. Bidean bi geltoki dituzte asteburu honetan: Zikuñaga eta Latsunbeberri-Marieluts.
Egun osoko egitaraua, danborrada tarteko
Asteazkenean hasi ziren festak Zikuñagan, baina egun haundiak asteburukoak dira. Adin eta gustu guztietarako egitaraua osatu dute, goizean goizetik. Haurrentzako jolasekin hasiko dute eguna. Tortilla lehiaketa izango da ondoren; probaketan, sagardo tragotxo bat egiteko aukera ere, izango da. Arratsaldean umeak izango dira protagonista: ur gerra, arku tiroa eta jolasak antolatu dituzte. Zikuñagako festetako ekitaldi nagusia ere, gaur dute: danborrada. Auzotarrak elkartzen dituen ekitaldia da hau, festak berreskuratu zituztenetik, izaera berezi hori ematen dion ekitaldia. Iluntzeko 20:00etan astinduko dituzte danborrak, auzoan barrena. Eta festa eguna bukatzeko, musika izango da: Urumea txarangak girotuko ditu auzoko kaleak, eta ondoren dantzaldia izango da DJ Ramonekin.
Festetako aurreneko egunetan leku berezia izan dute txapelketek. Ostegunean jokatutako partiduetako emaitzak, hauek dira: Pelotan, Sergio eta Jagoba Fernandez nagusitu ziren batetik; eta Xabi Apaolaza eta Unax Uitzi bestetik. Botean Dario Barriento izan zen onena. Tokan, Sergio Fernandez. Eta igel jokoan, Alaia Rincon eta Jagoba Fernandez. Azkenik, Txanpions Ziku Futbolin txapelketa, Javi Rincon eta Joxe Andresek irabazi zuten.
Denentzako ekitaldiak
Goizeko 10:00etan egingo du eztanda festa hasierako suziriak Latsunbeberri-Marielutsen. Umeek denetatik izango dute: jokoak, marrazki lehiaketa, buruhaundiak, intxableak... Eguerdian paella jatera elkartuko dira auzotarrak. Eta arratsaldean txapelketak izango dira, noiznahi: musa, toka, ping-ponga... Gaua Zezen suzkoak argituko du. Eta ginda Txingudi DJak jarriko du. Musika eta martxa izango dira, gorputzak bale esan arte.
EGITARAUA
ZIKUÑAGA
Gaur
11:00 Haurrentzako jolasak.
12:30 Tortilla lehiaketa (12:00ak arte jasoko dira tortillak, lokalean).
Ondoren, sagardo dastaketa.
15:00 Ur gerra.
17:00 Arku tiro erakustaldia.
17:30 Jolasak eskoletan.
20:00 Danborrada auzoan barrena.
23:00 Urumea txaranga.
Ondoren, dantzaldia DJ Ramonekin.
Bihar
10:00 Zikuñagako Amaren omenezko meza (eskoletan).
11:00-12:30 Haurren marrazki lehiaketa.
11:00-13:00 Puzgarriak.
13:00 Haurren esku pelota finalak.
15:00 Apar festa.
16:00-18:00 Puzgarriak.
17:00 Helduen toka, bote eta igel txapelketak.
19:30 Merienda eta txokolatada.
20:00 Dantzaldia DJ Ramonekin.
21:30 Zezensuzkoa, eta azken traka.
LATSUNBEBERRI- MARIELUTS
Gaur
10:00 Auzoko festen hasierako kohetea.
10:00-12:00 Betiko jokoak: zaku lasterketa, altxorraren bila, zinta lasterketa (bizikletan), zapi jokoa eta futbolina.
10:30 Marrazki entrega eta erakusketa, pista polibalentean (saria izango da parte hartzen duten guztientzat).
10:30 Esku pelota, II. Iturritxo Elkartea txapelketa.
12:00 Trikitilari eta buruhaundiak auzoan barrena.
13:00 Sari banaketa, pistako
oholtzan.
14:00 Paellada gazte eta helduentzat, pistan. Txartelak salgai daude, Latsunbe, Gailur eta Inaxi okindegietan.
16:30-19:30 Intxableak eta kamalastikak, pistan.
17:30 Mus txapelketa pistan. Apuntatzeko: txosnan, ostiralean eta larunbatean.
17:30 Ping-pong txapelketa auzoko tenis pistan. Izenematea zabalik, Auzo Elkarteko buzoian datuak utziz.
19:00 Toka txapelketa pistan polibalentean.
19:30 Txokolatada, pistan.
20:00-02:00 Musika Atarrabiyoko oholtzan: Txingudi Deejays.
00:00 Zezensuzkoa.
00:05 Fagollaga jatetxean bi afariren zozketa, saldutako boletoekin.
Bihar
11:00-12:00 Patata tortilla lehiaketa (entrega pistako txosnan).
Sariak:
-2 afari Latsunbe tabernan.
-2 afari Tranbia tabernan.
-2 afari Ilargi tabernan.
11:00 II. Iturritxo Elkartea pelota txapelketako finalak.
11:00-13:00 Gozogintza tailerra, Iturritxo elkartean (8 urtetik gorako haurrentzat). Izenematea zabalik, Auzo Elkarteko buzoian parte hartzailearen datuak utziz.
12:00-12:30 Txapelketara aurkeztu diren tortillen epaiketa eta sari banaketa.
12:00-13:00 Trikitixa.
12:30-13:30 Sagardo dastaketa pistan: Altzueta, Artola, Rufino, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Otsuenea, Gurutzeta, Laburu eta Zelaia.
14:00 Festa bukaerako kohetea.