Neskek estrenoa; mutilek beroketa

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 6a, 02:00

Arratsaldeko 16:30etan jokatuko dute neskek, eta 18:00etan mutilek. Lagun artekoak biak, baina maila altukoak.

Landareko zelaian ez da girorik faltako gaur arratsaldean. Izan ere, maila goreneko bi partidu jokatuko dira.
Emakumezkoen Ligako taldeak jokatuko du lehenengo, 16:30etan, Pauko RC Lonsen taldearen aurka. Ohorezko Mailako taldearen txanda izango da segidan, 18:00etan; Hernani eta Boucau-Tarnos Stade talde lapurtar-landatarra ariko dira aurrez aurre.
Bi partiduak lagun artekoak dira, baina era berean, oso maila altukoak. Denboraldia punttu-punttuan hastea du helburu Hernanik.

Arerio indartsua, neskek
Udako nagiak kendu dituztela erakustera aterako dira neskak zelaira, eta ez dute lan makala izango, alajaina!
Aurrez aurre izango duten talde bernearra, RC Lonsen, Frantziako Elite Top 10ean ari­tzen da, eta duela bi urte txapeldunak izan ziren kategoria horretan. Era berean, jokalari indartsuak dituen taldea da.
Hernaniarrak, ordea, seguru ez direla kokilduko; ez gaur, eta ezta datorren asteko partiduan ere, Valentziako Tecni­dexen aurka.

Aurredenboraldiko lehenengo garaipenaren bila, mutilak
Lehengo asteburuan, Iñaki Quesadaren omenezko partiduan, ez zuen lortu US Nafarroa taldea garaitzea.
Hala ere, aurredenboraldiko bigarren partidu honetan indartsu zelairatuko da berriro Ohorezko Mailako taldea. Boucau-Tarnos Stade talde zuribeltza ere Federale 2 mailan aritzen da, US Nafarroa bezala, eta, beraz, ez da neurketa erraza izango. Baina guztia emateko prest aterako dira hernaniarrak.

Abonatu egiteko aukera
Denboraldia ez da ofizialki hasi, eta oraindik bada abonatu edo laguntzaile izateko aukera, Landaren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!