Iker Lujanbio hernaniarrak aukera haundia du Estatuko Txapelketako podiumera igotzeko. Miranda de Ebron jokatuko da finala gaur eta bihar, Antonio Vadillo Zirkuituan.
Lehenengo sailkapena, gaur
Gaur goizean kotxeak errebisatuko dituzte, eta 13:00ean entrenamenduak hasiko dira. Lehenengo sailkapen manga, berriz, arratsaldeko 18:00etan izango da.
Lujanbioren helburua izango da biharko sailkatzea, eta ez dirudi lan zaila izango denik. Izan ere, lehengo asteburuan, Arteixon bigarren postua lortu zuen, eta bere modalitatean, carcrossean, sailkapen orokorreko bosgarren postuan dago.
Bihar, finala
45 pilotori egin beharko die aurre gaur Lujanbiok, Silver Car ST2 kotxearekin. Eta bihar 09:00etan bigarren sailkapen manga jokatuko da, 11:45etan repeskak, eta 13:10etan, finala.