Lana bilatzeko bi tailer, irailean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 5a, 02:00

Uda pasa eta lana bilatzen bete-betean jarri nahi duenak aukera ederra du Daitekek irailerako antolatu dituen bi ikastaroetan. Hautaketa prozesuaren inguruko talde dinamikaren barruan, lan elkarrizketak izango dituzte aztergai. Irailaren 18an, 09:30-11:30ak bitartean. Lana web bidez nola bilatu ere erakutsiko dute, bereziki, sare sozialak erabiliz. Azken ikastaro hau hilaren 24an emango dute, 09:30etatik 11:30etara. Izena emateko bi modu daude:
jaione@daiteke.com edo 943 57 54 24.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!