Iluntzean izango da festa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 5a, 02:00

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da festa; eta luzatu, ordu txikiak arte!

Festetako hirugarren egunean murgilduko dira gaur Zi­ku­ñagako bizilagunak. Erraldoi eta buruhaundiekin hasiko da festa. Haurren futbito partiduak ere, gaur jokatuko dira. Eta iluntzetik aurrera, antolatu dituzte: barbakoa, irrintzi lehiaketa eta kontzertuak.

17:00 Erraldoia eta buruhaundiak.
19:15 Haurren futbito partidua.
20:30 Barbakoa herrikoia.
23:00 Irrintzi lehiaketa.
Ondoren, rock kontzertu ikusgarria:     
-The Zepo.
-Pandemia
-Dirty Eyes.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!