Arnaitz Lasarte Lizardi Sariko finalean, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 5a, 02:00

Kanporaketa irabazita sailkatu da Lasarte finalera. Gaur jokatuko da, 22:00etan, Zarautzen.

Sei bertsolarik zuten lekua Lizardi Sarian, eta Arnaitz Lasartek ondo irabazita lortu du plaza. Zarauzko Bertso Eskolak antolatzen du Lizardi Saria, eta aurtengoa 18garren edizioa da.
Lasarterekin batera, beste bost bertsolari ariko dira jo eta su: Ane Labaka, Amaia It­u­rri­otz, Imanol Irazustaba­rrena, Aratz Igartzabal eta Jon Gu­rru­txaga. Gaueko 22:00etan ha­si­ko da final haundia eta Za­rauz­ko Modelo aretoan jo­ka­tuko da.

16ren artean, lehia
Bi kanporaketa jokatu dira final haundiaren aurretik, eta 16 bertsolarik hartu du parte. Ar­naitz Lasartek aurkari go­go­rrak izan zituen bere saio­an; parekorik ez ordea, eta saio­ko irabazle bukatu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!