Oporrak bukatu arrean, festa giroan jarraitzeko aukera ederra dute gaurtik, Latsunbeberri-Marielutseko bizilagunek. ekitaldiz betetako egitaraua antolatu dute aurten ere, adin eta gustu guztietako herritarrei zuzendua.
Arratsaldean, hasi
Festak abiaraziko dituen suziria bihar lehertuko bada ere, festak gaur hasiko dira. Frontenis txapelketa jokatuko da, 17:30etan, frontoian. Tripazorriak asetzeko sardin jatea egingo dute iluntzean. Eta gaua girotzeko bi saio izango dira: Martxel magoa eta musika emanaldia.
Asteburuan, denetatik
Txapelketek protagonismoa izango dute asteburuko ekitaldietan: esku pelota, musa, ping-ponga, patata tortilla... Umeentzako ekitaldi ugari ere izango dira: betiko jokoak, zezensuzkoa, marrazki lehiaketa, intxableak... Janak eta edanak ere izango du tartea: paella jatea, sagardo dastaketa... Auzotar eta herritar guztiak daude gonbidatuta, ondo pasatzera!
Gaur
17:30 Frontenis txapelketa, frontoian.
20:30 Sardin jatea pista polibalentean.
21:30-22:30 Martxel magoa.
22:30-02:00 Musika, pista polibalentean: CD Montre eta Nima.
Bihar
10:00 Auzoko festen hasiera.
10:00-12:00 Betiko jokoak: zaku lasterketa, altxorraren bila,...
10:30 Marrazki entrega eta erakusketa, pista polibalentean
10:30 Esku pelota, II. Iturritxo Elkartea txapelketa.
12:00 Trikitilari eta buruhaundiak.
13:00 Sari banaketa, pistan.
14:00 Paellada Txartelak salgai daude, Latsunbe, Gailur eta Inaxi okindegietan.
16:30-19:30 Intxableak eta kamalastikak, pistan.
17:30 Mus txapelketa pistan.
17:30 Ping-pong txapelketa auzoko tenis pistan.
19:00 Toka txapelketa pistan
19:30 Txokolatada, pistan.
20:00-02:00 Musika Atarrabiyoko oholtzan: Txingudi Deejays.
00:00 Zezensuzkoa.
00:05 Fagollaga jatetxeko zozketa.
Igandea
11:00-12:00 Patata tortilla lehiaketa (entrega pistako txosnan).
11:00 II. Iturritxo Elkartea pelota txapelketako finalak.
11:00-13:00 Gozogintza tailerra, Iturritxo elkartean
12:00-12:30 Tortillen epaiketa eta sari banaketa.
12:00-13:00 Trikitixa.
12:30-13:30 Sagardo dastaketa pistan.
14:00 Festa bukaerako kohetea.